donostiakultura.com

Berrikuntza proiektua

Museoaren ekipamenduaren lehiaketa, abian

Abian da San Telmo Museoko ekipamendu orokor eta berariazkoaren hornikuntza eta instalazioa Kontratatzeko lehiaketa. Honen xedea, museoaren ekipamendu orokor eta berariazkoaren hornikuntza eta instalazioa egiteko enpresa bat edo gehiago kontratatzea da. Lizitatzaileek planoak jaso ahal izango dituzte CD batean, idatzizko eskaera Donostia Kulturako erregistroan aurkeztuz gero. Bestalde, museora bisita bat egingo da ekainaren 8an, eta parte hartu nahi izanez gero hitzordua eskatzeko 943 481244 telefonora dei daiteke.

Lehiaketari buruzko zalantzak argitzeko kontaktua Donostia Kulturako Kontratazio saila da -Konstituzio plaza, 1, 20003 Donostia- edo honako telefono zenbakira deituta: 943481164.

Pleguak eta informazio gehiago hemen.

Aurrera doaz San Telmo Museoaren fatxada berria jartzeko lanak

El museo avanza estos días en la colocación de las planchas que configuran la fachada, hechas de aluminio y de un tamaño de 1,8 x 0,6 metros con perforaciones, de las que saldrá el manto vegetal, en un diálogo que relaciona al conjunto con el Monte Urgull, sin que ninguno de los dos órdenes -vegetal y material- predomine sobre el otro.

Tanto los arquitectos Fuensanta Nieto y Enrique Sobejano como los artistas Leopoldo Ferrán y Agustina Otero se fijaron en las rocas horadadas por el agua y el viento, de las que surgen musgos y líquenes, para concebir esta fachada vegetal con sistemas de control numérico en un proyecto que combina paneles con diferentes grados de perforaciones para la colocación de plantas con otros paneles vacíos que se aprovechan para la colocación de un sistema de iluminación nocturna del conjunto.

El sistema es el de módulos de paredes vegetales provistas de riego y control fijadas a la parte posterior de los paneles, que permiten que las especies vegetales seleccionadas surjan a través de las perforaciones en las zonas elegidas de modo controlado. Durante las horas nocturnas, una instalación oculta tras los paneles, iluminará la piel exterior del edificio.

La nueva ampliación del Museo de San Telmo modificará su aspecto con el transcurso de las estaciones: se desvanecerá en ocasiones para fundirse con la vegetación del monte, y reaparecerá en otras evocando un largo y quebrado muro inacabado: inesperada metáfora – tal vez – de la difícil relación que toda arquitectura establece con el tiempo.”

 

P5110703

San Telmo Museoak gaur goizean aurkeztu du bere zabalkuntza eraikinaren fatxada berritzailea. Izan ere, Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artistek Nieto Sobejano arkitektoen proiektuan parte hartu dute “Landare horma” izango den fatxada hau sortzeko eta gaur aurkeztu dute Odón Elorza Donostiako alkateak, Denis Itxaso Kulturako zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga Proiektu eta Obretako zinegotziak, Susana Soto San Telmo Museoaren zuzendariak eta Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano arkitektoek, artistekin batera.

 Egun hauetan, fatxada hau osatzen duten 1,8 x 0,6 metroko aluminio-xaflak jartzen ari dira zulaketekin. Horietatik aterako da landare-horma, ingurune osoa Urgull Mendiarekin lotuko duen elkarrizketa batean, bi ordena horietako ezein —begetala eta materiala— bestearen gain nagusitu gabe.

 Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano arkitektoek ez ezik Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero artistek ere urak eta haizeak zulatutako arrokak (horietatik goroldioa eta likena ateratzen dira) hartu zituzten kontuan landare-fatxada hori sortzeko; horretarako, zenbakizko kontroleko sistemak erabili zituzten zulaketa-maila desberdinak dituzten eta landareak jartzeko erabiliko diren panelak eta ingurune osoa gauez argitzeko sistema bat ezartzeko erabiliko diren panel hutsak elkartzen dituen proiektuan.

 Sistema landare-hormen moduluetakoa da, eta horma horiek panelen atzealdean jarritako ureztaketa eta kontrola izango dutenez, hautatutako landare-espezieak zuloetatik atera ahal izango dira hautatutako eremuetan modu kontrolatuan. Gaueko orduetan, panelen atzealdean ezkutatuta dagoen instalazio batek eraikinaren kanpoaldeko azala argiztatuko du.

 San Telmo Museoaren zabalkuntza berriaren itxura urtaroen arabera aldatuko da: zenbaitetan mendiko landaretzarekin bat eginez desagertuko da eta beste batzuetan azaleratu egingo da, amaitu gabeko horma luze eta hautsi baten itxura gogoraraziz: arkitektura orok denborarekin ezartzen duen harreman zailaren ezusteko metafora gisa, agian.

Kultura Sailburuaren bisita San Telmora

sailburuaren-bisita-23

Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritza Kultura sailburuak, bere lehen agerraldi insitutuzionala egin zuen atzo, San Telmo Museoaren lanetan. Donostiako alkatea, Odón Elorza, museoaren zuzendaira, SDusana Soto, eta beste ordezkariekin batera egindako ordu t’erdiko bisitan, sailburuak museoko lanak eta berrikuntza proiektua ezagutzeko aukera izan zuen.

Serten mihiseak babestea

setr-babesten3

2007ko ekaina

Elizaren estalduran egin beharreko lanak direla eta, bertako hormetan zintzilikatuta dauden Josep María Sert-en mihiseak babestu egingo dira. Babeslanak ekainaren 5ean hasiko dira eta bi hilabete irautea aurreikusita dago. Bestalde, elizara soilik asteburutan sar daiteke, museoaren bildumen lekualdatze prozesua dela eta egin beharreko pieza mugimenduengatik.

Lanak hasi dira

inicio-obras1

2007ko apirila

2007ko apirilaren 13an San Telmo Museoaren berritze eta handiagotze proiektuaren lanak hasi ziren. Momentu honetan, Zuloaga plazan hesia jarrita dago eta museorako asrbidea albotik egiten da, San Bizente elizatik gertuen geratzen den aldetik. Irakurtzen jarraitu

Gero Arte

gero-arte12007ko martxoaBerrikuntza proiektua aurkezteko Gero Arte titulua duen erakusketa ireki da. Martxoaren 20an inauguratua, Gero Arte museoaren erakusketa iraunkorraren barne kokatzen da eta museoa irekita dagoen bitartean ikusi ahal izango da.

Lekualdatzea

enbalajea12007ko martxoa

Martxoaren 1ean hasiko da San Telmo Museoaren lekualdatze ofiziala. Hasteko, museoaren funtsen lekualdatzeari eking zaio eta aurrerago bulegoak ere lekuz aldatuko dira. Irakurtzen jarraitu

San Telmoren handitzea, Veneziako bienalean

nuevomuseonoticia

2006ko irailaren 10etik azaroaren 19ra

Veneziako X. Arkitektura Bienalak ateak ireki ditu, eta bertan jarriko da ikusgai Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano arkitekto madrildarrek San Telmo Museoa handitzeko egindako proiektua.

Irakurtzen jarraitu