donostiakultura.com

lehiaketa publikoak

Museoko taberna-kafetegiaren lehiaketa abian

Abian da San Telmo Museoko Taberna-Kafetegia, terraza barne, eta beste espazio batzuetan antolatzen diren ekitaldietako catering zerbitzuak batera kudeatzeko prozedura ireki bidez eragile bat kontratatzeko lehiaketa.

Helburua da hiriko kultura, artea edo kultur turismoko ibilbideak ezagutu nahi dituzten herritar eta bisitarientzako erreferentzia-puntu eta elkartzeko gune bihurtzea; kalitate eta dibertsitate egokiak proposatu behar ditu, gastronomian zein eskaintzen dituen irudi, azpiegitura eta langileei dagokienez, eta ahalik eta bisitari gehienen eskura jartzea lortu behar da.

Azken finean, Taberna-Kafetegia museoan integratutako espazio gisa ulertu behar da, gainerako zerbitzuekiko osagarria; Museoko bisitariek etenaldi bat egiteko erabil dezaketen espazio bat da. Halaber, Museoaren programazioarekin eta gaiekin erlazionatutako jarduerak antolatzeko espazio bat ere bada.

Ondorioz, funtsezkoa da zerbitzu azkarra eta arina eskaintzea, eta inguru atsegina eta abegitsua osatzea bertan denbora-tarte luzeago bat igaro nahi duten guztientzat.

Informazio gehiago eta pleguak, hemen.

Museoaren ekipamenduaren lehiaketa, abian

Abian da San Telmo Museoko ekipamendu orokor eta berariazkoaren hornikuntza eta instalazioa Kontratatzeko lehiaketa. Honen xedea, museoaren ekipamendu orokor eta berariazkoaren hornikuntza eta instalazioa egiteko enpresa bat edo gehiago kontratatzea da. Lizitatzaileek planoak jaso ahal izango dituzte CD batean, idatzizko eskaera Donostia Kulturako erregistroan aurkeztuz gero. Bestalde, museora bisita bat egingo da ekainaren 8an, eta parte hartu nahi izanez gero hitzordua eskatzeko 943 481244 telefonora dei daiteke.

Lehiaketari buruzko zalantzak argitzeko kontaktua Donostia Kulturako Kontratazio saila da -Konstituzio plaza, 1, 20003 Donostia- edo honako telefono zenbakira deituta: 943481164.

Pleguak eta informazio gehiago hemen.

Museoaren irudi lehiaketa

san_telmo1San Telmo Museoak aurrera darrai berrikuntza prozesuarekin, eta lanak aurrera doazen bitartean, beste lan esparru batzuetan ere aurrerapenak daude. Gaur bertan argitaratu dira museoaren, Donostia Kulturaren eta Udalaren webguneetan, kontratatzaile-soslaian, museoari identifikazio instituzionala emateko lehiaketaren oinarriak.

Gutxi barru iragarkia Gipuzkoako Boletinean agertuko da eta hortik aurrera hasiko dira epeak kontutan hartzen.

 Eguneratzea 09-11-26: atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean lehiaketaren iragarkia.

Museografia lehiaketa

lunatus-2

Urtarrilaren 23an San Telmo Museoko ekipamendu museografikoen diseinua, hornikuntza, instalazioa eta aldi baterako mantentze-lanak egiteko lehiaketaren behin betiko esleipena egin zen, Lunatus S.L. enpresa izan zelarik lehiaketaren irabazlea. Lehiaketa honen deialdia 2008ko uztailan egin zen etabost proposamen aurkeztu ziren. Plikak urriaren 22an ireki ziren, behin behineko esleipena abenduaren 19an egin zen eta behin betikoa aurtengo urtarrilaren 23an. Ondorioz, lan etapa berri bat hasten da honekin, Lunatuseko eta San Telmoko langileen arteko elkarlanean museoa inauguratzen denean nolakoa izango den zehazteko.