donostiakultura.com

museoaren eguna

Lagunen Elkartearen dohaintza berria Museoen Eguna dela eta

P5170044

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak dohaintza bat egiten dio museoari urtero. Azken urteotan, dohaintza zein izango den erabakitzeko, irizpideetako bat San Telmok adierazitako ildoen barne kokatutako lana izatea izan da, euskal egileen bilduma osatzeko helburuarekin.

2010eko edizioan, San Telmo Museoaren Lagunen Elkartearen ekarpena Nicolás Lekuonaren lan batean gauzatu da. Egile honen ezaugarriak direla eta -gazte hil zen eta ez da maiz izaten bere lana erosteko aukerarik-, museoak lan hau bere Arte Ederretako bildumatan izatearen balorazio oso positiboa egiten du. Kartoi gaineko olio hau, “Sin título”, 1933. urtean egindakoa, elkarrekin erosi dute museoak eta Lagunen Elkarteak.

Eskuraketa honekin, San Telmo Museoak artista honen lanaren errepresentazioa osatzen du, aurretik bai baikenituen bere beste bi lan, 1935eko taula gaineko pintura eta urte bereko argazki-muntaia.

Bide batez, lan hau museoak izango duen erakusketa iraunkorraren parte izango dela azpimarratu behar dugu, Arte Ederren atalak Euskal Arteari eskainitako aretoan, Uzelay, Urrutia, Olasagasti eta Riberaren lanekin batera.

Donostiako Museoen Sareak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du

dim 2010 aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Donostiako Museoen Sareak aurtengo Nazioarteko Museoen Eguna dela eta antolatutako jarduera, prentsaurrekoan.

Sareak antolatutako jarduera bihar, larunbatean, burutuko da Gipuzkoa plazan, 18:00etatik aurrera. Bertan, Sebastopoleko Titiriteroek Museoen Olinpiada antzeztuko dute eta, gainera, 16:00etatik olinpiadaren hasiera arte, hurbiltzen direnen artean museoetara dohainik sartzeko aukera ematen duten 100 pasaporte banatuko dira, froga txiki bat eginez gero.

Aurkezpenean, bihar elkarrekin egingo ditugun jarduerez gain, museo bakoitzak maiatzaren 18a dela eta antolatutako ekitaldien berri eman da.

Informazio gehiago, hemen.

Venustarrek Museoen Egunaren berri ekarri zuten

museoen-eguna-09-0252

Maiatzaren 16an venustar talde bat etorri zen hirira Museoen Nazioarteko Eguna eta honen inguruan Donostiako Museoen Sareko kideek antolatutako jardueren berri emateko. Argazkian ikus daitekeenez, ez ziren oso zogiak izan…