donostiakultura.com

Urgull

Bihartik aurrera eskaintza zabala Urgullen

urgull orokorra ricar-1

Bihar hasita eta abuztuaren 31ra bitartean Urgullen udako kanpaina abian izango da. Ohi bezala, mendiko hiru guneak –Natur Txokoa, Liburutegia eta Historiaren Etxea- irekita egongo dira ordutegi zabalarekin eta jarduerak egingo dituzte astelehenetik ostiralera 18:00ean.

Udako klasiko bihurtuta jadanik, programazioa hiru guneetan banatzen da astean zehar: astelehen eta ostegunetan Liburutegian, astearte eta astezkenetan Natur Txokoan eta ostiraletan Historiaren Etxean. Gainera, iaz hasitako proiektuarekin jarraituz, Napoleonen Bolborategian kanoien zaharberritzea egingo da jendaurrean uztailaren 21etik irailaren 2ra bitartean asteazken eta ostegunetan, Aste Nagusian ezik.

Autobus konpainiak Urgullera igotzeko zerbitzua martxan jarri du jadanik, 39 linearekin.

Jarduerei eta garraio publikoari buruzko informazio gehiago hemen.

Ordutegi zabalagoa izango du maiatzaren 2tik aurrera Urgullek

urgull txiki 6

Bihar, maiatzaren 1ean, itxita egongo da Urgullen kokatutako Historiaren Etxea (Motako Gaztelua). Etzitik aurrera (larunbata, maiatzak 2), ordea, ordutegi zabalagoa izango du eta horrela mantenduko da irailaren 14ra bitartean.

Donostiari begira erakusketa, maiatzaren 2tik irailaren 14ra bitartean goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara ikusi izango ahal da, asteko egun guztietan, astelehenetik igandera (salbuespen bakarra estropada igandeak izango dira).

Bestalde, Urgull Mendiaren udako ordutegia bihar ere indarrean egondo dela gogorarazi nahi dizuegu, 8:00etatik 21:00etara, alegia.

Oso emaitza onak Aste Santuan Urgullen

natur txoko 2010 aste santua

Urte berezia izan da hau Urgulleko Aste Santuko eskaintzari dagokionean, denborarekin harrera hobeagoa eta sendoagoa lortuz doan jarduera bilakatu delako, lortutako emaitzak ikusita.

Izan ere, jarduera kopurua berdintsua izanik -batik bat haurrei zuzendutako 13 jarduera eskaini dira aurten Aste Santuan liburuen mundua, natura eta hiriaren historia ezagutu eta gerturatzeko helburuarekin- mendian irekitako hiru guneek jasotako bisitari kopuruak nabarmen egin du gora. 2008an hasi zenetik, guztira %187,9 igo da erabilera, eta aurten, martxoaren 29tik apirilaren 11ra bitartean 7.413 pertsona hurbildu dira hiru guneetara.

Historiaren Etxeko erakusketak, Liburutegiak eta Natur Txokoak osatzen duten eskaintza honetan bisitari kopuru handiena izan duena Historiaren etxea izan da, 5.484 erabiltzailerekin – 3.231 bisitari 2008an eta 4.980 iaz-.

Natur Txokoak eta Liburutegiak ere, bestalde, emaitza ezinhobeak izan dituzte. Natur Txokoak 1.084 erabiltzaile izan ditu aurten -329 bisitari 2008an eta 384 iaz- eta Liburutegiak 845 erabiltzaile izan ditu -384 bisitari 2008an eta 381 iaz-.

Hirugarren urtez jarraian, Urgull mendia Aste Santuko oporraldian gune erakargarria bilakatuko da.

Horrela, hiriko gune enblematikoetako bat balioetsi nahi da, berez gune erakargarria dena bertakoentzat eta bisitarientzat, Donostiaren erdian dagoen paraje naturala eta hiriaren gainean dagoen begiraleku pribilejiatua izateagatik.

Datu hauek kontutan hartuta, Urgulleko eskaintzaren inguruan egiten den balantzea oso positibotzat har daiteke eta jarduerak sendotzen doazela egiaztatu.

Aste Santuko jarduerak Urgull mendian

txiki _DSC1202 
 
Aste Santuan, Urgull hiriko jarduera guneetako bat bilakatuko da aurten ere.
 
Natur Txokoa, Liburutegia eta Historiaren Etxea martxoaren 29tik apirilaren 11ra bitartean egunero irekita egongo dira eta jarduerak programatuko dira (apirilaren 3an ezik).
 
Aurreko urteetan bezala, donostiar eta bisitariei zuzenduta dago eta hemen familiei, bereziki haurrei, bere aisialdian jarduera hezitzaileak burutzeko aukera ematen zaie.
 
Urgullera bertaratzen den edonork, aisialdia eta kultura uztartzen dituen programazioa aurkituko du.
 
Jarduera guztiak doakoak dira eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.
 
Informazio gehaigorako San Telmoren webgunean.
 

Historiaren Etxea itxita egongo da asteburu honetan

urgull txiki 4

Haize bolada-aurreikuspenak direla-eta, bisitarien segurtasuna bermatzeko, bihar eta etzi, otsailak 27 eta 28, Historiaren Etxea (Urgulleko Mota Gazteluan) itxita egongo dela. Beraz, ezin izango da bisitatu “Donostiari begira” erakusketa.

Urgulleko erakusketa itxita egongo da bihar

urgull txiki 3

Biharko, urtarrilak 1eko, jai eguna dela eta, Urgulleko Motako Gazteluan dagoen Historiaren Etxea itxita egongo da. Hilabete honetan zehar, gainera, Errege egunean, 6an, eta San Sebastian egunean, 20ean, itxita egongo da ere.

Bestela, bere ohiko neguko ordutegia mantenduko du, asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30etara, eta asteburutan 10:00etatik 17:30etara. Zortzi pertsonatik gorako taldeentzat doako bisita gidatuak adostu daitezke 943-428417 telefono zenbakira deituta.

Audiogida zerbitzua Historiaren Etxean

audiogidak

Erabilgarri dago jadanik Historiaren Etxean, Urgullen, doako audiogida zerbitzua. San Telmo Museoak kudeatzen duen “Donostiari begira” erakusketaren edukiak modu berritzaile eta entretenigarrian bisitariei helarazteko bide berri bat da hau.

Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa aurkituko ditu erabiltzaileak aukeran. Audiogidak hartuz gero, bisitariak erakusketaren edukiei buruzko azalpenak entzun ahal izango ditu, modu originalean bilduta, aurrez erakusketan izandako beste bisitarien hitzetan, hauen artean Zubietako Batzarretan parte hartutako pertsonen oinordekoak.

Neguko ordutegia Historiaren Etxean

urgull txiki 3

Gaurtik aurrera, urriaren 1a Urgulleko Motako gazteluan ikusgai dagoen Donostiari begira erakusketaren ordutegia aldatu egin da.

Udaldia amaituta, Historiaren Etxean bisitari asko izan diren garaia, hau da indarrean jarri den ordutegia:

-Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 15:00-17:30

-Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-17:30

-Astelehenetan itxita

Publiko orokorrarentzat irekita mantentzeaz gain, Urgullen inguruan egingo den eskaintza didaktikoak San Telmo Museoarena osatuko du, eta erakusketa edota mendia ikusteko bisitak badaude ere partikularrentzat, gutxienez 8 laguneko taldea osatuz gero. Harremanetarako: 943 428417 telefono zenbakia.

Izenematea epea zabalik

P2210078

Irekita dago 2009-2010 ikasturtean San Telmo Museoak eskaintzen dituen programa didaktikoetan parte hartzeko izena emateko aukera.

Aurten ere bi ildo nagusi landuko dira. Alde batetik, museoa itxita dagoela eta kalean burutzen diren Kalejira I eta Kalejira II programak egin daitezke, hiriaren historia, bilakaera eta eraikinak ezagutzeko aukera ematen dutenak. Bestetik, Urgull Mendiari lotutako eskaintzak daude, bai Historiaren Etxean ikusgai dagoen “Donsotiari begira” erakusketari lotutakoak, baita mendia bera hobeto ezagutzeko prestatutakoak ere.

Bietarako izena ematea museoaren webgunearen bitartez egin daitezke, bertan aurki daitekeen izenemate orriaren bitartez.

Ikastetxe batetik ez datorren bisitariak ere Urgullen erakusketaren bisita eta mendiarena eska ditzake 943-428417 telefono zenbakira deituta, gutxienez zortzi laguneko taldea osatuz gero.

Udako balantze baikorra Urgullen

DSC_0078

54.611 pertsona hurbildu dira aurtengo udan zehar Urgull mendiko eskaintzaz gozatzera. Uztaila eta abuztuan, ohiko hiru guneei: Udako Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea, aurten Napoleonen Bolborina gehitu zaie arreta gune berri gisa, kanoien zaharberritzea dela eta. Guztiek bisitari eta programatutako jardueratako parte hartzaile kopuruan gora egin dute.

Autobus zerbitzuak ere –irailean oraindik asteburutan mantentzen dena- nabarmen egin du gora erabiltzaile kopuruari dagokionean.