Hilarrien menu 1. Hilarria 2. Estela 3. Hilarria 4. Hilarria 5. Hilarria 6. Hilarria 7. Hilarria 8. Hilarria 9. Hilarria 10. Hilarria 11. Hilarria 12. Hilarria 13. Hilarria 14. Hilarria 15. Hilarria 16. Hilarria 17. Hilarria Presentazio ikusi

Norbait ehortzita dagoen lekua edo norbait hil zen lekua adierazten duten hilobi-monumentuak dira hilarriak.

Hilarri (hilaren harria) ez ezik, harri-gizon eta ilargi (ilargia / hilaren argia) izenak ere ematen zaizkie, eta adituek landutako hiru alderdiak adierazten dituzte, hain zuzen ere, izen horiek: luze irauten duen harria, giza irudi eskematizatua eta dekorazioaren bidez astroekin duten lotura. Gaur egun eztabaida sakona sortzen da oraindik ere zer alderdi nagusitzen den argitzerakoan.

Oro har, disko-forma dute: harrizko (hareharria, kareharria edo marmola) zirkulu batez osatuta daude, eta zirkulu hori lurrean sartuta dagoen oinarri baten gainean dago. Hala ere, bada hilarri laukizuzen eta antropomorforik.

Hilarri gehienek motibo grabatuak edo ebakidurak dituzte, giza irudiak edo animalienak, baita era askotako idazkun eta dekorazio-motiboak ere: geometrikoak, astralak, gurutze-formakoak eta lore-itxurakoak.

San Telmo Museoko hilarrien bildumak 80 ale baino gehiago ditu, Euskal Herrikoak eta ingurukoak denak ere. Era eta garai askotakoak direnez –erromatarren aurreko garaietakoetatik hasita XIX. mendearen bukaera artekoak–, hilobi-artearen erakusgarri bikaina dira.